Nafarroako Burnibide Lagunen Elkartea



www.Anaftren.com // NBLE // Historia

Historia

NBLE JAIOTZEA

1959

Bazkide-sortzaileak

1959ko Urriaren 7an, asteazkena, hurrengo pertsonak elkartu egin ziren Iruñeako Argazkigintza Elkartearen eraikin zahar batean:

  • BALDOMERO CIFUENTES PINILLA Jauna.
  • JOSÉ LUIS ROS LOPEZ COBO Jauna.
  • JAVIER CEJUELA NIETO Jauna.
  • CARLOS RUIZ DE GALARRETA MAYO Jauna.
  • JOQUIN MARTICORENA Jauna.
  • JOSÉ CARRERA LAMANA Jauna.
  • GUSTAVO LOPEZ MORERA Jauna.
  • RICARDO RUIZ DE OJEDA Jauna.
  • CARMELO LIZARRAGA Jauna.
  • DARIO PAVES Jauna.
  • DUOCLOUX DE FITERO Jauna.
  • JULIO CIFUENTES Jauna.
  • FAUSTINO CASAS Jauna.
  • IGNACIO TABERNA Jauna.
Egun gutxi barru batzen dira

Egun gutxi pasa zirenean, hurrengo bi pertsona batu egin ziren Nafarroako Burnibide Lagunen Elkartera:

  • JOSE ANTONIO ELIZALDE GARCIA Jauna.
  • MANUEL MARIA CASTELLS MARTINEZ Jauna.

NBLEaren HASIERA

1959-1961

Ningun socio fundador era ferroviario

Nafarroako Burnibide Lagunen Elkartea 1959ko Urriaren 7an sorrarazi zen Iruñeako Argazkigintza Elkartearen eraikin zahar batean bazkide-sortzaile guztiak batu eta gero.

Bereizgarri moduan aipatu daiteke, epoka bereko beste Elkarteak ez bezala, NBLE sortu zuten pertsonetako inor ez zela Trenbidearen mundukoa eta Trenbidearekiko laguntasunak desberdintzen gaitu beste Trenbide elkarteekiko, egun arte.

Lehenengo urteak baliabideen eskasiak (epokarekiko normala), lokal baten faltak eta espaziorik ez izateak markatu zituzten. Zaila izan zen baita ere autoritateekin izandako  borroka, Elkartea, diru bila ez dagoen entitate bezala onartzeko. NBLE-aren onartzea Elkarte bezala, Nafarroako Gobernuan, 1960ko udaberriak arte luzatu zen.

FEAAF

1962-1964

Primeros contactos con la Federación Española de Asociaciones de Amigos del Ferrocarril

Funtzionatzeko fase bat etorri zen, baina oso umila izan zen, hori bai, beti ere Trenbidearen gozamenari bideratuta (benetakoa nahiz eskala txikikoa). 1962ko Eguberrietan, lehenengo aldiz, trenen maketen erakusketa txiki bat egin zen, baina zoritxarrez ez dira argazkirik geratzen.

FEAAF-arekin (Federacion Española Asociaciones de Amigos del Ferrocarril) lehengo kontaktua, beraiek egiten zuten kongresuan izan zen Zaragozan, 1963ko Ekainaren 29an. FEAAF-en esanetan “NBLE izan zen sorpresa bat, izan ere, ez genekien Iruñean, Trenbidearen Lagunen Elkarte bat zegoenik”. Enkontru horretan, Javier Cejuelaren (NBLE-aren bazkide sortzailea) eta Miguel Canoren (ASAF-aren kide) arteko adiskidetasuna nabarmena izan zen. Adiskidetasun horrek, egun arte irauten du. NBLE-ak, hortik aurrera gorantz joaten hasi zen.

NBLE-aren ESTATUTUAK

1965-1966

ANAF define sus estatutos

Horrela, 1966ko Eguberrietan, dokumentaturiko lehengo erakusketa publikoa egin zen, HO eskalako maketa handi batekin (32 m2). Erakusketa hau, Iruñeako Plaza de Cruz institutuan egin zen.

1965eko Abenduan, NBLE-ek, batzorde jeneralean bere estatutuak ezartzen ditu, zeinek Gobernatzaile Zibilak eramaten ditu Barru – Politikako Zuzendari jeneralera. Honek, bere onarpena eman zuen 1966ko Otsailaren 16an.

1969ko, FEAAF Batzordea

1967-1969

Pamplona acogió en 1969 el VII Congreso FEAAF

Javier Cejuelaren laguntza ikaragarriari esker (NBLE-aren idazkaria hasieratik eta era guztietako aktibitateen bultzatzailea Federazioarekin), TRENBIDEEN LAGUNEN NAZIOARTEKO VII. KONGRESUaren antolaketa Elkartearen eskuetan erortzea ekarri zuen. Kongresu hori, 1969ko Ekainaren 5ean, 6ean, 7an, eta 8an izan zen Iruñean.

Kongresu horretan, Alfreso Les Floristanek (egun horietako RENFEko Zuzendari jenerala), Kongresuaren Amaierako Afariko buru izan zen.

Nahiz eta Kongresuak arrakasta handia izan eta Ziudadelako lokal bat uztea zin eginda izanik, NBLE-ak, ez zuen hori lortu eta berdin jarraitu behar izan zuen.

Transizio urteak

1970-1998

Exposiciones de ANAF durante los siguientes 30 años

Historiak, NBLE-ak, oraindik 30 urte itxoitea nahi zuen bere ametsa beteta ikusi ahal izateko. Urte horietan erakusketa asko egin ziren, baina hauek dira dokumentaturik daudenak:

  • 1981ko Abendua - 1982ko Urtarrila: Iruñeako Ziudadelan Erakusketa
  • 1998ko Iraila: Iruñeako Ziudadelan, 'Ferromodelismo' Erakusketa
  • 1999ko Ekaina: Iruñeako 'Caja de Ahorros Municipal'-ean Erakusketa

Erakusketa horiek, beti bazkideen esfortzu handietara otuta zegoen beti, izan ere, NBLE-ak, ez zuen berarentzako lokalik oraindik. 1981eko Eguberrietarako erakusketa, 10 bazkidek sortutako taldeak bi hilabetetan sortu zuen Ziudadelarako maketa HO eskalan. Erakusketa amaitzerakoan, desegin eta suntsitu egin behar izan zen.

NBLEaren 1. 'etxea'

1998-1999

ANAF tardó 40 años en tener sede

1998ra arte, Cejuela izan zen presidentea. Urte horretan, Juan José Martinenak hartu zuen NBLE-ko burua.

Orduan izan zen noiz NBLE-ak, bere ametsa beterik ikusi zuenenan. Horretarako 40 urte pasa behar izan ziren, baina, Elkarteak bere lokala bazeukan: Irati trenaren geltokia, Iruñeako Tren geltokiaren ondoan.

NBLEaren 2. 'etxea'

2002-2006

Nueva sede para ANAF

RENFE-ren interesak Iratiren eraikinean, sorrarazi zuten 2002. Urtean, NBLE-ko lokala, Zizur Nagusiko tren geltoki zaharrera mugitzea (Cizurmayor). Geltoki hau, Zizurko hiriaren kanpoaldean dago,  eta ez zen egon eguna non makinistek ez zuten agurtu geltokiaren aurretik pasatzen ziren bakoitzean. Egun, tren bat gelditzen da Zizurko geltokian, baina, desagertzeko bidean dago AHT-aren lanak eta geltoki berria direla medio.

Horregatik hain zuzen, Zizurko zonaldea, polita izanda eta trenbidearekin erlazio handia izan arren, abandonua erremediorik ez dauka. Beste ekintza batzuk ere (kristalak hautsiak egotea, lapurtze saiakerak eta geltokiaren ondoan dagoen viñaren erabilira “gustu txarreko” aktibitate batzuetarako), gertatu ziren.

'Ziudadelan' Eguberriak

2006-2007

Nueva maqueta en el hall de la estación de Pamplona

Zizurren atera zen Iruñeko tren geltokian maketa iraunkor bat izateko ideia. 2006ko Eguberrietan, erakusketa bat egin zen geltokiaren itxoin gelaren ondoan dagoen gela batean. Maketa oso ongi ikusia zegoen RENFE-ren pertsonen artean eta bidaiarien artean, eta horri esker, Luis Canterok (Iruñeko tren geltokiaren Burua), maketa hor gelditzea ahalbidetu zuen.

Maketaren zirkuitua, Markus Rockland-en ideia da (NBLE-aren bazkide alemaniarra), eta lau tren daude funtzionatzen maketan. 2005eko Otsailatik, Azaroan bitartean sortu zen Zizurreko lokalean eta 2005eko Abenduaren 8an zabaldu egin zen.

Exposición en la Sala de Armas de la Ciudadela de Pamplona

2006ko Eguberrietan, NBLE-ak, Iruñeko Ziudadelan dagoen “Sala de Armas” eraikinean erakusketa handi bat sortzen du. Erakusketa honetan, LGB, HO eta N eskalen maketak ikusi ahal izan ziren. Gutxienez 12.000 pertsona hurbildu ziren erakusketara.

NBLEaren 3. 'etxea'

2007

Se ofrece una nueva sede a ANAF

2007ko Otsailean eta Zizurko lokalean hainbat eraso jaso ondoren, NBLE-ari, RENFEk, Iruñeko geltoki ondoan daukan Correos eraikina alokatzea eskaintzen dio Elkarteari. Zizurren gertatutakoa kontuan hartuta, eraikin horretara mugitzea erabakitzen da.

Lau hilabetez lanean aritu eta gero, 2007ko Ekainaren 23an, lokal berria zabaltzen da eta Luis Cantero, NBLE-ko ohorezko bazkide izendatzen da, ADIF-ekin hitz egin zuelako eraikina uzteko.

Berritasunak!!

2007-2008

Viaje de ANAF a Alemania

Urte horretako Azaroan, bidaia bat Alemaniara egiten du NBLE-ak, Paderborn hiriko Elkartea bisitatzeko eta hainbat gauza ikusteko herrialde horretan.

Jornadas de Puertas Abiertas en la sede de ANAF

Ikusita non gauden kokaturik, hainbat aktibitate sortzen dira, jendeak ikusteko zer gauzak egiten ditugun eta pertsonak ikas dezaten trenbideari buruzko hainbat gauza. Hala nola “Jornada de Puertas Abiertas” saioak: hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean guru lokalean sartzen ahal da ezer ordaindu gabe.

NBLEaren 50. urteurrena

2008-2010

Final de década histórico para ANAF: 50 años

2009. urtean, ANAF bere 50. urteurrena bete zuen eta bere lokalean erakusketa batekin ospatu zuen.

2010. urtean, Iruñeko tren geltokiaren 150. urteurrena bete da eta geltokian bertan erakusketa bat antolatu zuen NBLE-ak.


Rellena el formulario que encontrarás y forma parte de la Asociación Navarra de Amigos del Ferrocarril.

673 028 588

anaf@anaftren.com

Geltokiaren Enparantza z/g
31012 - Iruñea - Nafarroa

Nafarroako Burnibide Lagunen Elkartea

© 2010-2017