Nafarroako Burnibide Lagunen Elkartea



2018/9/12

Una pequeña delegación de 4 socios de ANAF ha participado en el encuentro de 5 pulgadas y vapor vivo de Riba-Roja (Valencia), uno de los más importantes de los que se celebran en nuestro país, ya que participaron 18 asociaciones españolas y circularon más que 30 maquinas, 10 de ellas, de vapor real.

Un  buen "entrenamiento" para el futuro parque del tren de Trinitarios de Pamplona, que esperamos sea inaugurado el verano próximo!

2018/1/19

2018ko Urtarrilaren amaieran Trinitarios-eko Tren parkeko garajea bukatua izatea espero da. Leihatileko eraikinak eta geltokia bakarrik falta dira, laister eraikuntzan ikustea espero ditugunak.

2018/1/19

ANAF-ek Baluarten antolatzen duen "Igo Trenera" erakusketak ateak itxi zituen Urtarrilaren 5en. 17.000 bisitari baino gehiagok baieztatzen dute gure ohikoa den eguberritako erakusketaren arrakaska Iruña eta Nafarroan. Argazkian, azken egunean, Urtarrilaren 5ean izan ziren bazkideak agertzen dira Baluarteko atean jarritako horma-irudiaren aurrean.

2018/1/19

Urtarrilaren 5ean ANAF-ek urtero antolatzen duen "Igo Trenera" Marrazki lehiaketaren sariak banatu ziren: 10 urtetik beherakoetan Aitana Rodríguez eta 10 urtetik gorakoetan Blanca Cámara izan dira aurtengo irabazleak. Zorionak irabazleei!

2017/12/29

    Orain dela urte batzuk ANAF-ek antolatzen duen Trenera igo erakusketak ateak ireki zituen Abenduaren 8an.

    Erakusketan Nafarroako paisaia eta geltoki desberdinak adierazten dituen bi maketa modular haundi daude , eta baita haurrak eta helduak igo daitezkeen 5 pulgadatako tren ibilbide bat.

   Zabaltze egunak: Abenduak 8-10, 16 eta 17, 22-31

                                Urtarrilak 1-5

   Ordutegia: goizez (11-13.30) eta arratsaldez (17-20.30)

          Abenduak 24 eta 31 goizez (11:13:30)

           Abenduak 25 eta Urtarrilak 1 arratsaldez (17:30-20:30)

 

   Bidaiariak trenera!!

2017/10/28

Urriaren 14an, larunbata, ANAF-ek parte hartu zuen 5 pulgadatako ibilbidearekin Burdinbidearen Euskal Museoaren XIII. urteurrenaren ospakizunean Azpeitian. Egun eguzkitsu eta atseginari esker, adin guztietako bisitariek gure 5 pulgadatako ibilbideaz gozatzeko aukera izan zuten.

2017/9/14

Iruñeko Udalak 56.967,79 euroko aurrekontua duen garaje bat eraikitzeko kontratua eskeini du. Solairu bateko eraikuntza izango da eta parkeko lokomotora eta bagoiak gorde eta konpontzeko erabiliko da.

  56,65 metro karratuko garajea izango da, hormigoizko zimendatzea izango du eta metalezko uhal eta habeez estaliko da. Eraikuntza ur-horniketa, saneamendua, ureztatzea, instalazio elektrikoa eta herriko argiak bideratzen dituen proiektu gehigarri batekin osatzen da. Lanak esleitu eta ger hiru hilabetetan bukatuak behar dute.

2017/7/3

Ekainaren 24en, larunbata, 5 pulgadatako tren gidatuen II topaketa izan zen Iruñan, ANAF-ek antolatua, Iruñeko Udaletxea, La Caixa eta Diario de Navarraren laguntzarekin. JAca-ko Burnibide Lagunen Elkarteak ere parte zuen beraien trenbide eta trenekin.

300 metrotik gorako ibilbidean lokomotora desbesdinak ibili ziren egun guztian, bai baporezkoak zein gasolinazkoak eta baita elektrikoak ere, 1000 pertsonatik gora ibili zirelarik.

ANAF-eko partaideez gain, veste burnibide elkarteko lagunen laguntza izan genuen, Ribarroja (Valencia), Manresa eta Barcelona (Cataluña), Collado-Villalba eta Madrid (Madrid)-ekoak.

Hurrengo topaketa Trinitarios-eko burnibide parke berrian ospatzea espero dugu!

2017/6/22

ANAF-ek antolaturik, 5 pulgadatako tren gidatuen topaketa ospatuko da Iruñan bigarren aldiz, ANAF-ek antolatua, Iruñeko Udaletxea, La Caixa eta Diario de Navarra-ren laguntzarekin. JAca-ko Burnibide Lagunen Elkarteak ere parte hartuko du, beraien materialarekin. Topaketa Ekainaren 24a, larunbata, izanen da goizez 11etatik 14etara eta atsaldez 17etatik 20etara, eta ia 300 metroko ibilibdea izanen du. ANAF-eko partaideez gain, bertan izanen dira beste komunitateetako elkarteak ere.

2017/6/22

Maiatzaren 27an, larunbata, ANAF-ek parte hartu zuen Artiedan Urraul Bailarako Egunaren ospakizunetan, 5 pulgadatako ibilbidea jarriz. Pertsona kopuru haundi batek, haurrak eta helduak, disfrutatu zuen herriko erdigunean zegoen ibilbidean, bai goizez zein atsaldez, eguraldi onaren laguntzarekin.

1 2 3 4

Powered by CuteNews

673 028 588

anaf@anaftren.com

Geltokiaren Enparantza z/g
31012 - Iruñea - Nafarroa

Nafarroako Burnibide Lagunen Elkartea

© 2010-2017